We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Histeria

from Panpin hautsien dantza by HATXE

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €2 EUR  or more

     

about

HISTERIA Azpeitiko "Sorkuntza beka"ren baitan sortutako pieza da. Bideoa eta musika. Geruzen arteko jolas bat. Ariketa kolektiboa. Saiakera bat.

Maria Elorza zinemagileak eta Idoia Hernández (HATXE) konpositoreak Azpeitiko "Sorkuntza beka" jaso zuten 2019an HISTERIA proiektua garatzeko. Bideo eta musika elkarrekin lantzeko, sortzeko, jolasteko aukera bat. "Histeriaren ideiatik abiatuta, unibertso surrealista bat sortzen saiatu gara, inprobisazioa erabiliz. Atrezzo-aren hainbat elementuk lagundu gaituzte horretan: ispiluek, erraiak ziruditen sokek, jantziek. Irudiak lantzearekin batera, modu paraleloan musika sortzen joan gara. Bibolin eta bateria inprobisazioak, inguruko soinuak, elizen kanpai hotsak, atearen burdineria, algarak. Baina musikaren funtsa pianoaren 5/8 erritmoan dago."

Irudiak Super8 pelikula analogikoan grabatu dira, historikoki zinema esperimentalean eta bideoartean erabilitako materialean. Kantaren alderdi ilun eta psikologikoak islatzeko bideoa Collage moduan editatu da, anbiente ezberdinak modu azkarrean eta iradokitzailean tartekatuz. Horrezgain, film zaiten gainean markak eta
marrazkiak egin dira, pelikularen alderdi plastikoa aprobetxatuz. Orratzen bitartez irudian arramazkak eginez, lixibarekin zati batzuk borratuz eta margoekin marraztuz.




Bideoa ikusi: vimeo.com/mariaelorza/histeria




Eskerrik asko, Dinamoa sorkuntza espazioari eta Kulturaz Kooperatibari.

lyrics

3_HISTERIA

Muga hauetako ertzak
hausten ari dira
pitzatzen
portzelana

Nere sustraiak
lotzen diren jatorriak
nere sustraiak
ume ez tokia

oihukatu nahi du
oihukatu nahi dut

Eromenaren zauri gordina, islatu nigan
gorroto guztia, guztion odola

Utzidazue jolasten, zuen galeran
utzi, denon hondamendian
utzi jolasean

Xarmak ezin du
haserre bortitza
betirako apaldu

Katatoniatik
erraia garrasi

Erraiak aldarri

(Elia Millán)

credits

from Panpin hautsien dantza, released January 23, 2020

license

tags

about

Hatxe PV, Spain

Idoia Hernández Toledo, (Errenteria,1988) Pianista eta konpositorea

contact / help

Contact Hatxe

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this track or account

If you like Hatxe, you may also like: