Panpin hautsien dantza

by Idoia Hernández "HATXE"

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Baso 04:48
1_BASO baso ilun argi astun nora hoa nora sasi arantzadun ezagunenetan ezezagunena baso ilun argi astun nora hoa nora bidea hiregan dun ezagunenetik ezezagunera ta ez genuen inoiz argi izpien jatorrian erreparatu ere ta ez genuen orain arte harrien azpikoan erreparatu ere (Peru Galbete)
2.
D(r)ama 05:50
2_D(R)AMA Beti draman beti malkotan ña! erretxinduta Txikiak putz beti handi teatroan oso habil Nere sentsibilitate maila bederatzikoa da eskolan ez ziren ohartu baina bizi minak ukatu behar direla diote aldiz poza, pozez, pozik konstante (Idoia Hernández)
3.
Histeria 03:27
3_HISTERIA Muga hauetako ertzak hausten ari dira pitzatzen portzelana Nere sustraiak lotzen diren jatorriak nere sustraiak ume ez tokia oihukatu nahi du oihukatu nahi dut Eromenaren zauri gordina, islatu nigan gorroto guztia, guztion odola Utzidazue jolasten, zuen galeran utzi, denon hondamendian utzi jolasean Xarmak ezin du haserre bortitza betirako apaldu Katatoniatik erraia garrasi Erraiak aldarri (Elia Millán)
4.
Ero 04:22
4_ERO Ez ba zinan, izan gabe (bis) are ero ago astero, es lo que dice el medico izan zinan, izen gabe (bis) are ero ago astero, es lo que dice el medico esta es la mía, nire neria nadie está begira, la puerta está vacía se va, me voy, nora ezetako bidea (Peru Galbete)

about

“Panpin hautsien dantza” diska

Zuzenekoan jotzen diren kantuen mostra bat da. Lau kantuz osatutako EPa. Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

Aquí vienen las muñecas de trapo, las muñecas rotas que fueron condenadas a vivir tras el metal frío de una cerradura.
Aquí se arrastran y se doblan, se abrazan y vuelan, en formación, dispersas, sutiles, violentas.
Ellas, que alumbraron al mundo, pueden muy bien deshacerlo.
Destejer lo tejido.
Célula a célula.
(Prólogo de Óscar Manso)

credits

released January 23, 2020

Zuzendaritza eta konposizioak: Idoia Hernández

Musikariak: Idoia Hernández (pianoa), Ilargi Agirre (bateria), Peru Galbete (ahotsa eta gitarra) eta Jurdana Ochoa (bibolina).

Letrak: Elia Millán, Peru Galbete eta Idoia Hernández

Zuzenekoetan erabiltzen diren beste audio eta testuak: Xabier Erkizia (soinuen mapa), Txakur Gorria (Hizteria) eta Virginia Despentes (Teoría King Kong)

Jantziak: Marodi

Argi diseinua: Miriam Ubanet

Kanpo begirada eszenikoa: Iraia Elias

Grabaketa eta nahasketa: Ander Fernández

Grabaketa lekua: Azpeitiko Musika Bandaren entsegu gela

HISTERIA bideo-pieza: Maria Elorza (Azpeitiko Udalaren “2019 Sorkuntza beka”ren bitartez)

Eskerrik asko Azpeitiko Dinamo Sorkuntza Espazioari, Kulturaz kooperatibari eta Errenteriako Kultura Kreatiboari

license

tags

about

Hatxe PV, Spain

Idoia Hernández Toledo, (Errenteria,1988) Pianista eta konpositorea

contact / help

Contact Hatxe

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Panpin hautsien dantza, you may also like: